We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

I​ñ​orki​ñ​ak

by Iñorkiñak

supported by
/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €10 EUR  or more

     

1.
Aballa 02:20
2.
Para-Parixen 04:07
Ezagutzen dut Londres, Eiffel, Versailles eta Los Angeles. Ze polita den Kuba, ze ortzemuga eta ze kultura. Para-Parixen, Para-Panaman, Ale-Ale-Alabaman Baina ez naiz inoiz egon Ajangiz eta Zegaman. Egon nintzen Madrilen Baina sekula ez Usurbilen Egon nintzen Brasilen baina ez Errezilen. Politak dira Bali, Tripoli, Mali eta Napoli. Venezia, Eskozia, Galizia eta Kroazia. Taran-Tanzanian, Toron-Toronton, Idahon eta Ohion Baina ez naiz inoiz egon Orion eta Bedaion. Egon nintzen Madrilen Baina sekula ez Usurbilen, Egon nintzen Brasilen baina ez Errezilen. Madrilen, Brasilen, Perejilen, Costa de Marfilen… Banabil baina ez dakit nondik nora nabilen.
3.
Romeo zan mutila. Julieta zan neska. Romeok begiz jo zun festan Julieta. Hurbildu zitzaion balantzaka atzera, neskak ez gogaitzeko esan zion bela. Trago batera gonbidatuko, txupito Whisky, patxaran, vodka….” Aizak, nahiko! Kitto!” Bigarrenez, joateko.” Neska, baño ze kristo!” Romeok.” Gaurkon honekin diat bustiko!” Taberna lepo zenez oraindik, Rozea aitzakitzat harturik….. Julieta(re)n ipurdi(a)n eskua Romeok Musika(re)n erritmo(a)n ukitu-magreo. Hirugarrengo abisua, zaplazteko Ez ezetz da behingoz ondo ulertzeko. “Ulertu ez zuela zirudi(e)n”. Mutila Julietaren oinatzen jarraitzaile fina. “ Izorratu dit neukan parrandako grina” Polizia(r)i aipatuz nekea, ezina. “Ez den bitartean deliturik, Guk ez daukagu zer egiterik….”
4.
Argitzen 03:16
Zalantzek indarrez barrena bortizki hartzen dutenean, begirada jarri dezadan pausaleku egokian. Argia ta gardentasuna nagusitzen diren tokian, bidea erraz eta laister egiten den zelai berdean. Egun batez hasi nintzaizun egunerokoan idazten, topatzen zintudan hitz bakoitzaren barruan gordeta. Nahi adina hitz egiten nizun eta ez zintudan aspertzen…. Zurekin egotea zen ni neu benetan izatea. Bihotzean eta buruan dudana ateratzen didazu, sakontasunaren uretan igeri egiten dugu. Itsasargi batek bezala iluna argiztatzen duzu…. Eskerrak! bizitzak berriro argia erakusten du! Itsasoa bare haizea aske eta eguzkia zeruan …. Ongizatearen erraiek barrena argitu dute Zailtzasun gabe ez, baina nahiko errez bizitzari aurre Zu gabe hau dena lortuko nuenik ez zazu uste.
5.
Normaltasuna 02:40
Kandelak goizean goizik putz egitearen xarma baina aita eta ama zergatik ez daude pozik? Motxila bat opari ez liburu eta ez margo barruan ezer ez dago zergatik du zama hori? Aitonak dio etxera eraman behar nauela gu bakarrik goazela aita eta ama ez zeba? Gurasoak utzita lagun, parke, ikastola zaldi, erle, karakola bai baina noiz da bisita? Jaio nintzen haur motxiladuna Ze astuna den normaltasuna. Ekar ditzagun, arindu zama. nirekin libre, aita eta ama.
6.
Bergara 02:37
7.
Gar 01:31
8.
Ilargia 03:42
Eguzkiak lotarako begia itxi duenean. Ilargia lerden agertu zait bere soineko beltz izartsua jantzirik ziegako burni-leihora. Bere edertasunaren magiak maitalearen pasioz behin eta berriz muxukatu nauelarik; begiraden eta keinuen lengoaia erabiltzea aski izan dugu. Ilargia eta biok elkarri begira, horra lilura sartu ziegaren erdira. Nik begiak kliskatu eta berak dizdira, maitale bakartuen enkontruak dira. Biok egun osoan bortizki pairatu dugun bakardade bihozgabea errukirik gabe birrintzeko.
9.
Teloi gorria gora, magoa hor da Purpurinazko ametsak sakelean, Ilusioak ilusioen truke analgesikoen prezioan. Fikzioa gorpuzteko trebezian Paradisu bilakatuz miseria. Kitatu digute inkoherentzia Estoldetan ditugun kimerek. Showa museoko porno esplizitu Eta errepikakorra den bizitza Da gordinik kiskaliko gaituena Salbazioaren ordainetan. Espektakularitatea dositan Trafikatzen duten ongile guztien Txontxongilo bilduma gintezke hauek Gu bezain trapuzko ez balira. Ordulariaren aurkakoa Den erorketa infinitoa Da giza bizitza logikoa Ilusionistarena ilusionistarena Baliteke dena izatea amets Surrealistetan surrealistena; Atximurkak zaizkit tortura, ordea, biharrak haragizkoegiak. Hala ere, dena da bizi pozgarria Begira egonik begiak itxita Zein margoak disimulatuta gorputz Honen krater eta lubakiak. Ordulariaren aurkakoa Den erorketa infinitoa Da giza bizitza logikoa Ilusionistarena ilusionistarena.
10.
Matte-matte 02:24
Badira urte batzuk nekatu nintzela paretaren kontra garun hezurra puskatuta. Belarria berotzeagatik ezagun guztia onartzen nuen ezezko bat salbu. Herri dinamiketan auspo eta gidari estrategia berritzaileen sortzaile ni. Baliagarritasunaren epaitegi garai guztietan izan nintzen aintzindari. Zu eta ni eskutik helduta batekin matte-matte bestearekin labankada. Etsaiak ere izan gaitezke laguntasuna beti da taktikaren parte. Kritikatu nauzu hamaika mila aldiz. Ni gabe zerotik hasiko zarete berriz. Edadetu honen hitz zaharrak oroitu: Egoskorrikan gabe herri honek jai du! Zu eta ni eskutik helduta, batekin matte-matte bestearekin labankada. Etsaiak ere izan gaitezke, laguntasuna beti da taktikaren parte. Eta etsaitasuna betiko albo kalte.
11.
Malkoak 03:06
Gogoa urrundu ohi zait Nire Euskal Herrira Leiho txikitik jartzean Begira Ametsak eraiki ahala Malkoak jausten dira Indarrez etorria naiz Espainia aldera Noizbait itzuliko al naiz etxera? Maite ditudan pertsonak Beso artean hartzera Hogei urte eta gero Gaur utzi dut itzala Besoen artean ama dudala Malkoak erortzen zaizkit Ametsak bete ahala Erbesteko hotzetikan Etxearen goxora Ikasteko onena da Denbora Ze alde dagoen malko Gazitikan gozora.
12.
Amona 02:59

about

Diska hau 2019ko apirilak 23tik maiatzak 6ra grabatu zen Andoaingo Garate estudioan Kaki Arkarazoren gidaritzapean. Nahasketa eta masterizazioa ere Kakik egin zituen.

credits

released September 27, 2019

Iñorkiñak:
Trikitixa eta ahotsa: Mikel Alkorta
Kitarra eta ahotsa: Luken Arkarazo
Baxua: Beñat Urteaga
Bateria: Jokin Irastorza



Diskan parte hartu dute:
Koruak: Natali Izagirre, Ixak Arruti eta Joseba Tapia
Irrintziak: Igone Goikoetxea eta Joseba Tapia
Panderoa: Igor Alkorta
Produktore eta teknikaria : Kaki Arkarazo
Diseinua: Unai Arana.

license

all rights reserved

tags

about

Iñorkiñak Usurbil, Spain

contact / help

Contact Iñorkiñak

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Iñorkiñak, you may also like: